lunes, 3 de febrero de 2014

EKIPO 2.0 Adap-Meeting, en portada del periódico BERRIA (en formato crónica y vídeo)

Itziar Erkizia erabiltzaileak argi zuen kazetariekin hitzordua non jarri. Bere eskuetan utzi genuen, eta hark, ez zuen zalantza izpirik izan. Benta Berriko kiroldegian. Zergatik baina halako tinkotasuna? Itziarrek egunero hartzen du kafea bertako kafetegian. Irigarritasun baldintzak bermatzen ditu, arreta ezin hobea da eta kolore txuri-urdinek apaintzen dituzte bertako hormak -Itziar Errealeko zale amorratua da!-.

Itziarren hitza aintzakotzat hartuz, han bildu ginen BERRIA egunkariko kazetariekin. Bi etorri baitziren; bata, paperezko ediziorako erreportaje bat idazteko asmoz, eta bestea, webguneko azalean bideo bat zintzilikatzeko xedez. Emaitza bikaina izan da, eta Aspace Gipuzkotik BERRIA komunikabide taldeari gure eskerrik beroena luzatu nahi diogu, EKIPO 2.0 Adap-Meeting egitasmoaren nondik-norakoak euskal gizarteari horren ongi helarazteagatik.

Mila esker!


Sonia, Itziar, Ander (kamera) eta Araitz kazetaria Benta Berriko kiroldegiko tabernan, solasaldian.



Berria Egunkaria
http://paperekoa.berria.info/plaza/2014-02-01/040/001/hitz_egiteko_moduan.htm


No hay comentarios:

Publicar un comentario